Kapitala «suntsitzeko» langileria batzeko eskatu dute Steilas eta ESK sindikatuek
Steilas eta ESK sindikatuen manifestazioa, Bulebarrean.Inaxio Esnaola Urteroko moduan, Steilas eta ESK sindikatuek martxa bat egin dute Errenteriatik Donostiara. Zuen errezetekin jai dugu. Gure errezeta: desazkundea, eskubideak, zerbitzu eta zaintza publikoak lelopean zeharkatu dituzte Donostiako kaleak, eta 12:30 inguruan Alderdi Ederren bukatu dute martxa. Aipaturiko aldarrikapenak izan dituzte hizpide bukaerako ekitaldian.


