Sutea izan da Bidebietako etxe batean
Larrialdi zerbitzuek bi pertsona artatu dituzte Bidebietako etxebizitza batean kea arnasteagatik. Sua 13:00a aldera piztu da, Colombine kalean, beheko solairuko terraza bateko armairu batek su hartu ostean. Antza denez, armairuak berogailu bat zuen barruan, eta berogailutik, arropa zabaltzeko esekitora zabaldu dira garrak. Suhiltzaileek jakinarazi dutenez, Ertzaintzaren patruila bat saiatu da sua itzailtzen, baina garrak berpizten zirela ikusita, suhiltzaileak deitu dituzte.
Suhiltzaileak kaltetutako eraikinera bertaratu dira, etxebizitza horretako bizilagunak atera dituzte, eta 13:40 baino lehen itzali dituzte garrak. Nolanahi ere, gertakarien lekuan gelditu dira, sua non hasi den argitzeko.