Elkarrekin taldeak GOeren lanek sortzen duten zarata salatu du
Elkarrekin salatu duenez, GOe eraikinaren lanen zaratak Xabier Zubiri Manteo ikastetxeko ikasleei eragiten die. Elkarrekin udal taldeak salatu duenez, EAJ eta PSE-EEren udal gobernuak ez du nahikoa neurri hartu ikasleen, osasun etxeko erabiltzaileen eta inguruko bizilagunen ongizatea zaintzeko. Era berean, adierazi dutenez, hilabeteak pasa dira zaratari dagozkion derrigorrezko azterketak egin direnerako.
Elkarrekin taldeak adierazi duenez, halaber, hartutako neurriak, nahikoak ez izateaz gain, atzerapenarekin iritsi dira. Azaldu dutenez, hilabeteak pasa dira zaratari dagozkion derrigorrezko azterketak egin direnerako. Era berean, atzerapen handiarekin iritsi ziren hesi akustikoak,izan ere, apirilera arte ez ziren ezarri.
Arantza Gonzalez Elkarrekin taldeko bozeramaileak deitoratu du “ikasleak ez direla zaratatik babestu”. Sare sozialetan zabaldutako bideo baten bitartez adierazi du lan zaratatsuenak egin bitartean udal gobernuak ez du neurririk jarri .
Gaur, Pleno ondoren, Manteotik gure balorazioa:
— EzkerAnitza Donostia🔻 (@IUDonostia) April 25, 2024
Hoy, tras el Pleno, nuestra valoración desde Manteo.
🔻Hilo: @arantzagg @EzkerAnitzaIU
⬇️ pic.twitter.com/sXWrUr1VIy