Gazteen hemezortzi antzezlan taularatuko dira 35. Antzerki Topaketan
Antzerkiak bidea egin du belaunaldi gazteenetan ere, eta horren erakusle da urtero antzerki topaketek duten parte-hartzea. Aurten, Donostiako eta inguruko herrietako hemezortzi taldek hartuko dute parte antzerki topaketetan. Ikastetxeetako, unibertsitateko eta antzerki eskoletako antzerki taldeek hilabeteak igaro dituzte entseguekin, eta azken ukituak bukatuta, Antzoki Zaharra, Gazteszena edo Kontadoresen euren lanak erakusteko aukera izango dute maiatzaren 14tik, ekainaren 14ra bitarte.
Komentu xelebreko pasarteak, espeleologo talde baten istripua, gizarteari buruzko hausnarketak, Shakespeareren istorio egokituak eta beste hainbat istorio tauaratuko dituzte gazteek topaketetan. Binahi antzerki eskolako Belbetarrak izango dira lehenak, maiatzaren 14an, Morir (o no) antzezlanarekin; Errenteriako Herri Arte eskola hartuko die segida 15ean, Koba obrarekin; eta hala, hurrengo asteetan taularatuko dituzte gainerakoak: Dejándome la piel, Engmak bilatu, Zarata asko ezertarako ez, Infinitu, Mamuak, Live sport golf, Algún amor que no mate, Amonan testamentua, Bagoiaz, Un cadaver a los postres, Adolescentes, Monthy Pythonen esketxik onenak eta La bella dorotea izango dira lan horietako batzuk.
Hemezortzi lanetatik hamar euskaraz izango dira, zazpi gazteleraz eta bat elebeietan, eta junion eta senior taldeetan banatuko dituzte, guztiak 30 urtetik beherakoak diren arren. Antzezlanak halaber, gertutik begiratuko ditu epaimahaiak, ohi moduan, sari banaketak egongo baitira lan guztiak aurkeztu ondoren. Maria Blancok, Luis Mitxelenak eta Omar Somaik osatutako epaimahaiak erabakiko du talde onenaren saria, talde artistiko onenari saria eta taularatze onenaren sariaren zein talderi eman.