Lagunekin Kantari egitasmoa maiatzeko astelehenetan izango da bueltan
24 urte dira IZBEk, Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkarteak, Donostia Kulturarekin batera euskal kantuen ikastaroa abiatu zuela. Galtzear dagoen kantatzeko ohitura berreskuratzeko asmotan biltzen dira urtero-urtero hamarka lagun Lagunekin Kantari izeneko egitasmoaren baitan. Aurten, maiatzaren 13an abiatuko dute egitasmoa Xabi San Sebastianekin, Intxaurrondo Kultur Etxean, 19:30ean.
Maiatzaren 13az gain, hileko astelehen guztietarako prestatu dituzte jarduerak. Horietako batzuetan, gainera, kanta talde eta artistak izango dituzte bidelagun: maiatzaren 20an Ander Barrenetxea, Claudine Arhancet, Ibon RG, Marie Hirigoyen-Bidart, eta Pantxix Bidart arituko dira, Larrotxene Kultur Etxean, 19:30ean; maiatzaren 27an, berriz, Etxekoekin Kantari ekimena izango dute Intxaurrondo Kultur Etxean, 19:30ean, eta maiatzaren 31n, Kantujira egingo dute, Larrotxeneko plazatik abiatuta, 19:00etan.