Lore banaketa egiten ari dira Ondarreta pasealekuan
Bihar Amaran banatuko dituzte loreak, Pio XII.aren plazan.
Azken hilabeteetan Donostiako parkeetan eta lorategietan egon diren eta orain erretiratzen diren lore eta landareak banatzen ari da udala. Orain arte, konpostatzeko biltegira eramaten zituzten landare horiei “bigarren bizitza bat” ematea da asmoa.
Loreak eta landareak zuntz begetalez egindako ontzi biodegradagarri batean eta %100 poltsa birziklagarri batean ematen dizkiete herritarrei. 10:00etan hasten dira, landareak agortu arte. Gaur, Ondarreta pasealekuan ari dira banaketa egiten, eta bihar, ostirala, Amaran arituko dira, Pio XII.aren plazan.