Udalekuetarako boluntarioak behar ditu Gurutze Gorriak
Gurutze Gorriak sare sozialetan iragarri du boluntarioak behar dituela uztailean Donostian egin ohi dituen udalekuetan monitore lanak egiteko. Uztailaren 15etik 31ra egingo dituzte udalekuak, eta iaz 25 adingabek hartu zuten parte. Boluntario gisa izena eman nahi izanez gero, 943-22 22 22 telefonora deituta edo voluntariadogipuzkoa@cruzroja.es.