Zubimendiren parte hartzea kolokan dago falta diren neurketetan
Realak jakinarazi duenez, Martin Zubimendi jokalari donostiarrak haustura izan du ezker hankako bizeps femoralean. Hori dela eta, kolokan dago haren parte hartzea liga bukatzeko falta diren bost partidetan. Hurrengo neurketa larunbatean jokatuko du talde txuri-urdinak. Las Palmas hartuko dute Anoetan, 14:00etan.
Klubak dio Zubimendi fisioterapia bidez tratatzen hasi direla. Ohiko jarduerara pixkanaka itzuliko da eta lesioaren ezaugarrien eta bilakaera klinikoaren araberakoa izango da.