Poltsiko Antzerkiko Sorkuntza sariaren lan irabazlea gaur eta igandean ikusi ahal izango da Donostian
2024ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza deialdian epaimahaiak lehen saria eman zion F taldearen Promesa berdina egin diegu lagun guztiei antzezlanari, eta gaur eta igandean estreinatuko dute Donostian. Poltsiko Antzerki jaialdiaren baitan euskarazko sorkuntzak bultzatzeko deialdia da Poltsiko Antzerki Sorkuntza, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea laguntzarekin antolatua.
Maite Aizpuruaren zuzendaritzapean (Zumaia, 1990), hainbat artista elkartu dira proiektu honetan. Aizpuruarekin batera, oholtzan izango da Intza Alkain (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1995) aktorea ere. Maiatzaren 17an aurkeztuko dute lana Poltsiko Antzerkia jaialdian, baina bi saio egingo dituzte lana estreinatzeko asteburu honetan: gaur Kontadoresen (19:00etan), eta igandean Tabakalerako tabernan (19:00etan).