35 lineako autobus batek su hartu du Aieten
35. lineako autobus batek su hartu du 11:15 aldera, Aiete pasealekutik zebilela. Zehazki, 93 zenbakidun autobusean piztu da sutea, ibilgailuaren motor elektrikoaren inguruan. Kea ateratzen ari zela ohartzerakoan, gidariak autobusa hustu du, eta larrialdi zerbitzuetara deitu du abisua emateko.
Gidariak su itzalgailua erabili du hasieratik, eta suhiltzaileek amatatu dute sutea bertaratzerakoan. Nolanahi ere, ke handia sortu da inguruan eta Aiete pasealekuko trafikoa ordu erdiz gelditu behar izan dute. Autobusak, bestalde, ezin izan du bere ibilbidea jarraitu, eta garabi batekin erretiratu behar izan dute.