Clara Azurmendi bigarren gelditu da Mexikoko Nazioarteko Txapelketan
Clara Azurmendi badminton jokalari donostiarra Guadalajaran jokatutako Mexikoko Nazioarteko Txapelketan lehiatu da, eta emaitza bikaina eskuratu du, bigarren postua erdietsita. Ania Setien donostiarra ere aritu zen txapelketan; Patricia Gomez mexikarraren aurka jokatu zuen lehen partida, baina hamasei onenen kanporaketa ez zuen gainditu, Gianna Stiglich italiarraren aurka galduta.
Azurmendi zuzenean final-zortzirenetan sartu zen lehiaketan, eta Iona Gualdiri, Fernanda Munarri eta Chloe Hoangi irabazita iritsi zen finalera. Ishika Jaiswal estatubatuarra izan zuen aurkari igandean jokatutako finalean, eta lehenengo seta donostiarrak irabazi bazuen ere, beste biak estatubatuarrarenak izan ziren, eta finala galdu zuen Azurmendik.