Donostiako kaio beltzen bikotea habia egiten hasi da aurten ere
Azken urteotan egin duten moduan, kaio beltzen Gipuzkoako bikote bakarra Donostiara itzuli da aurten ere, Itsas Enara Ornitologia Elkarteak jakinarazi duenez. Ohiko tokian egiten ari dira habia, beheko bideoan ikus daitekeenez.
[eu] Donostiako kaio beltzen bikotea dagoeneko kumatzen hasia, saigarren urtez jarraian.
— Itsas Enara Elkartea (@ItsasEnara) May 4, 2024
2021. urtean soilik lortu zuten kumeak aurrera ateratzea. Ea aurtengoan!
[es] La pareja de gaviones donostiarras vuelve a nidificar en la ciudad por sexto año consecutivo. 💪 pic.twitter.com/1DeBQ11yON
Bikote horrek Donostian habia egiten duen seigarren urtea da, baina soilik 2021ean lortu zuen txitak aurrera ateratzea. 2019an eta 2020an Santa Klara uhartean egin zuten habia, baina hainbat herritarrek sortutako eragozpenen ondorioz, ezin izan zituzten txitak aurrera atera. 2021ean, aldiz, Uliako itsaslabar ez oso irisgarri batean egin zuten habia, eta txitak aurrera ateratzea lortu zuten; abuzturako,hegan egiten ari ziren. Azken urteotan leku berean egin dute habia, baina ezin izan dituzte txitak aurrera atera; “ea aurtengoan!” desiratu dute ornitologoek.
Ohiko kaio hankahoria baino askoz handiagoa da kaio beltza, eta inguruan ez daude ale asko. Hain zuzen ere, 2020an soilik hiru bikote ugaltzaile behatu zituzten: bi Bizkaian eta bat Gipuzkoan (Donostian).