Manex Mujika bertsolari donostiarra laugarren, Altzoko saioan
Pasa den ostegunean eta ostiralean Gipuzkoa Bertsotan txapelketaren beste lau saio jokatu ziren Altzon, Zaldibian, Orion eta Legorretan. Fase horietako 24 parte hartzaileen artean, Manex Mujika izan zen oholtza gainean aritu zen donostiar bakarra. Mujikak 308 punturekin amaitu zuen saioa, eta laugarren izan zen Altzoko sailkapenean.
Altzoko saioan, Jon Gurrutxaga Urbieta gailendu zen, 332 punturekin, eta atzetik izan zituen, Eneritz Artetxe (327), eta Iker Ormazabal (314). Mujikaren atzetik gelditu ziren, berriz, Mikel Etxezarreta olaberriarra (296,5) eta Danel Olano getariarra (295).
Bestalde, Estitxu Agirre, Ion Martinez, Mikel Urteaga eta Oihana Aranguren aritu ziren epaile lanetan, eta idazkari gisa, berriz, Oier Iurramendi.