Audrey Diwanen 'Emmanuelle' filmarekin abiatuko dute 72. Zinemaldiko film lehiaketa
Audrey Diwan zinemagile eta kazetariak zuzendutako ‘Emmanuelle’ ekoizpen frantsesak inauguratuko du 72. Zinemaldiaren lehiaketa. Film luzea irailaren 20an aurkeztuko dute munduko estreinaldi gisa, eta Donostian izango dira zuzendaria eta aktore nagusiak, Donostiako Zinemaldiak astearte honetan jakitera eman duenez.
L’événement / Happening filmarekin (2021) Veneziako zinema-jaialdiko Urrezko Lehoia eskuratu zuen Diwanek Rebecca Zlotowski zinemagilearekin batera idatzi du film berriaren gidoia. Istorioak galdutako plazer baten bila ari den emakume bati jarraituko dio. Hong Kongerako negozio-bidaia batean, askotariko pertsonekin topatuko da, artean, Keirekin, behin eta berriz saihestuko duen gizonarekin.n gizon batekin.
Noemie Merlant aktore eta zuzendaria da filmeko pertsonaia nagusia, eta Naomi Watts, Will Sharpe, Jamie Campbell Bower, Chacha Huang eta Anthony Wong profesional ospetsuek osatzen dute filmeko aktore taldea.