Milioi bat euro bideratuko ditu udalak hainbat galtzadatako zoladurak konpontzera
Donostiako Udalak hiriko hainbat galtzadatako zoladurak konponduko ditu, 2023ko udal aurrekontuetatik eratorritako 1.034.836 euro inbertituta. Hain zuzen ere, lanak kontratatzeko espedientea onartu du gaur Tokiko Gobernu Batzordeak, eta enpresa adjudikaziodunak 36 aste izango ditu lanak burutzeko.
Guztira, 60 kaletan egingo dituzte esku hartzeak: Mendialain, Antso Jakitunean, Antonio Maria Labaienen, Amezketetan, Serapio Mujikan, Carmelo Etxegarain, Antonio Gaztañetan, Jose Goikoan, Zarautz kalean, Mandasko Dukean, Iruresoron, Ametzagañan, Deba Ibaian, San Blasen, Begiristain Doktorean, Miramon pasealekuan, Amassorrainen, Etarten, Apaorren, Herrera pasealekuan, Berran, Portuetxen, Aiete pasealekuan, Oriamendin, Jauregin, Izan, Errondogainan, Azkaratenen, Borroton, Parke kalean, Rodilen, Ategorrietako Galtzada Zaharrean, Juan XXIII.ean, Guardaplatan, Pasaia San Pedro hiribidean, Julianaenen, Alto de los Roblesen, Zumalakarregin, Hernani kalean, Okendon, Miramarren, Euskadi plazan, Egiako galtzadan, Tolaregoian, Galtzada Nagusian, Jose Maria Soroan, Zabaletan, Claudio Delgadon, Jose Aranan, Errenteria kalean, Pasaia kalean, Tomas Grosen, Ubarburun, Kasaresen, Bertsolari Txirritan, Txapiñenen, Larreandin, Berion, Igaran eta Xabier Lizardin.