Palestinari elkartasuna adierazi diote Ibaetako campusean
Students For Gaza mundu mailako mugimenduari jarraiki, EHUren Ibaetako campusean ere Palestinaren aldeko kanpaldia egin dute ikasle ugarik. New Yorkeko Columbia unibertsitatean hasi ziren Palestinaren aldeko kanpaldiak egiten —istiluak izan dira Poliziarekin eta ehunka ikasle atxilotu dituzte—, eta nazioartera hedatu da mugimendua. Hego Euskal Herrian, IA Ikasle Abertzaleak ikasle mugimenduak antolatuta egin dituzte kanpaldiak lau hiriburuetan, eta Ikama ikasle mugimenduak, Ernai gazte antolakundeak eta LAB sindikatuak bat egin dute egitasmoarekin; halaber, Gernika-Palestina ekimenak babesa adierazi die.
Ibaetan, astelehen arratsaldean prestatu zuten kanpalekua, eta Nomes si lluites existeix proiektatu zuten iluntzean, Saad Omarrekin (Prisma, Horitzo). Gaua han pasatu ostean, gosari autogestionatua egin dute lehenengo orduan eta Palestinaren aldeko elkartasun argazkia eguerdian. Elkarrekin bazkaldu dute baita ere, eta jam session batekin amaituko dute eguna.
Jarraian, ikasleek kanpalditik bidalitako zenbait argazki ikus ditzakezue: