Hainbat pertsona kaleratu dituzte Antiguako Toki Eroso eraikinetik
Donostiako Udaltzaingoak hamalau pertsona atera ditu gaur Antiguako Toki Eroso hiribildutik. Heriz pasealekuko 26. zenbakian dago eraikina, eta garai batean osasun mentaleko zentro izan zen. Gaur egun, Ondare Urbanistiko eta Eraikia Babesteko Plan Bereziak (HOEBPB) D mailan babesten du Toki Eroso.
Udalak jakinarazi duenez, operazioa Ertzaintzarekin batera egin da, Osakidetzak eskatuta; izan ere, Toki Eroso okupatuta zegoen “duela hilabete batzuk”, eta inguruko kexa “ugari” jaso ziren.
Goizeko lehen orduan egin dute operazioa, eta kanporatutako hamalau pertsonak identifikatu egin ditu poliziak. Horrez gain, Osakidetzak eraikina hormatu du.