JazzEñe zikloan zortzi kontzertu eskainiko dituzte aurten ere
Aurtengo JazzEñe zikloak ere zortzi kontzertu eskainiko ditu lau saio bikoitzetan, uztailaren 24tik 27ra. Emanaldiak 12:30ean hasiko dira Viktoria Eugenia antzokian. Nazioarteko programatzaileei zuzendutako Espainiako jazzaren erakustaldiak aurten betetzen du bere hamargarren edizioa, eta lau urtez jarraian, Donostiako Jazzaldiaren baitan programatu da Donostiako Udalarekin eta Donostia Kulturarekin lankidetzan.
Sarrerak salgai daude dagoeneko (8 euroan), eta baita Viktoria Eugenia antzokirako abonamenduak ere (44,2 euroan). Abonamenduan JazzEñeko lau egunak eta William Parker Trio taldearen kontzertua (uztailaren 28an, 12:30ean) sartzen dira. Jazzaldiaren webgunean, Donostia Kulturaren webgunean eta Victoria Eugenia antzokiko leihatiletan eros daitezke.
Kontzertuen gehieneko edukiera 840 eserlekukoa izango da, eta kontzertu guztiak streaming bidez emango dira Youtubeko Jazzaldia Live kanalean.
JazzEñeko programa
Uztailak 24 (12:30):
-Trinidad Jimenez
-Roberto Nieva 4tet
Uztailak 25 (12:30):
-Mariola Membrives Trio
-R.S. Basque Faktor
Uztailak 26 (12:30):
-David Sancho
-Juan Saiz
Uztailak 27 (12:30):
-Marcelo Escrich Silent Quartet
-Martin Leiton Quartet