Cate Blanchettek Donostia saria jasoko du
72. Donostiako Zinemaldiaren kartel ofizialaren protagonista izango da aktore australiarra.
Cate Blanchett aktore eta ekoizle australiarrak Donostia sarietako bat jasoko du. Blanchett bera izango da 72. Donostiako Zinemaldiaren kartel ofizialeko protagonista.
Blanchettek bi Oscar sari ditu, eta laster baita Donostia saria ere. Irailaren 20ean egingo den Zinemaldiaren inaugurazio ekitaldian jasoko du oroigarria.