Koldo Mitxelenako 'Garaikidetasunaren krisia' zikloak bi solasaldi izango ditu maiatzean
Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko Garaikidetasunaren krisia zikloak bi solasaldi izango ditu maiatzean, Santa Teresa komentuan. Lehenengoa gaur bertan izango da, 19.00etan, eta bigarrena hilaren 30ean. Goizane Alvarez Gipuzkoako Kultura diputatuak azaldu duenez, “ziklo honek hainbat diziplina intelektual eta arlo artistikoren arteko trukeak sustatu nahi ditu, garaikidetasunaren konplexutasunari buruz hausnartzeko”.
Gaurko solasaldia Victor Gómez Pinek egingo du, Entre algoritmos y primates: El contemporáneo cuestionamiento de la singularidad del ser humano izenburupean.Gómez Pin katedradun emeritua da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta irakasle izan da Euskal Herriko Unibertsitatean eta Venice International Universityn. Gainera, International Ontology Congress erakundearen koordinatzailea da.
Maiatzaren 30eko saioan berriz, Josu Zabaleta Cortaberria (1948) izango da, Filosofian lizentziatua eta Martuteneko Itzulpen Eskolako irakasle ohia. Literaturaren itzulpena hizkuntza gutxituetara. Historiaren eta egungoaren lezioak izenburupean, Juan Ignacio Etxart etorriko izango du solasaldian bidelagun.
Saio honetako protagonista Josu Zabaleta Cortaberria (1948) izango da, 2007an Itzulpengintzako Euskadi Saria eta Kultura Ministerioaren Itzultzaile Lanaren Sari Nazionala 2013an. Zabaletak 172 liburu itzuli eta argitaratu ditu. Gainera, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteko (EIZIE) kide fundatzailea da. Juan Ignacio Etxart etorriko da solasaldira.