'Ozenago kantu egin' gerraren aurkako abestia plazaratu dute
Joserra Senperenak jarri du abestiaren doinua eta Harkaitz Canorena da letra.
Aire erasoen kontrako babeslekuan zer egiten ote zuten galdetu zien behin kazetari batek gerra betean zeuden haur batzuei: “Kantatu egiten dugu”, erantzun zioten haurrek. Kazetariak, baina, berriz bota zuen galdera: “Eta inguruko eraikin dar-dar egiten dutenean? Leherketen hotsek dena estaltzean, zer egiten duzue gau horietan?”. Erantzuna ondorengoa izan zen: “Gau horietan… ozenago kantatzen dugu”. Bada, une hori gogora etorri zitzaion Harkaitz Canori, Joserra Senperenak abestiaren doinua pasa zionean, eta hala izendatu zuen abestia.
Joserra Senperenak eta Arkaitz Canok Ukrainako eta Palestinako gerren aurkako kanta plazaratu berri dute. Letra honek, batik bat, gerra bizitzea egokitu zaien haurrak ditu ardatz. Gereziak, Dardaren interpretazioa (Gaztelupeko hotsak, 2008) diskoko pieza da eta Harkaitz Canoren izenburu bereko poema liburuan oinarrituta. Bertso horietan, Canok gerra bizi duten haurrei geratzen zaien gauza bakarraz hitz egiten du, kantatzea besterik ez baita.