EKINN Campus jarriko dute martxan tokiko eta nazioarteko ekintzailetza sustatzeko
Donostiako Campusak 18 eta 30 urte bitartekoentzako formakuntza berezia eskainiko du uztailaren 1etik 5era.
EKINNek, Donostiako berrikuntza eta ekintzailetza arloak EKINN Campus egitasmoa jarri du martxan, 18 eta 30 urte bitarteko gazteen ekintzailetza sustatzeko. Udaletik azaldu dutenez, esperientzia horren helburua hiria berrikuntzaren eta ekintzailetzaren erreferentzia bilakatzea da eta horretarako ekintzaileen arteko konexio espazioak eskaini nahi dituzte. Hala, esperientzia ingelesez eskainiko da eta tokiko zein atzerriko ekintzaileei egongo da zuzenduta. Donostiako Udaletik azaldu dutenez,
Bost egunez, hautatutako 20 gazteek hainbat arlo landuko dituzte; hala nola ekintzailetza berritzaileko prestakuntza eta gaikuntza, mentore seniorrekin, negozio faseen azterketa eta proiektu bat abian jartzeko izapideak, ideia bat garatzeko laguntza profesional eta pertsonalizatua, aurkezpeneko storytelling eta pitch delakoak, edo tokiko, Espainiako Estatuko (Madril) eta nazioarteko (Boston eta Lisboa) ekintzailetza ekosistema berritzaileekin konexioa.
EKINN Campus San Sebastián. Entrepreneurship School of San Sebastian programan parte hartu nahi dutenek izen ematea ingelesez egin beharko dute Fomentosansebastian.eus helbidean.