Kayak surfeko euskal selekzioa munduko txapeldun izan da Argentinan, hainbat donostiarren parte hartzearekin
Kayak surfeko Munduko Txapelketa jokatu da Argentinan, eta euskal selekzioa munduko txapeldun atera da taldekako kategorian; bigarren Argentina izan da eta hirugarren Irlanda. Hainbat donostiar lehiatu dira euskal selekzioarekin, eta banakako probetan ere emaitza bikainak lortu dituzte. Hain zuzen ere, Donostiako Atletikoko Ainhoa Tolosa eta Klub Nautikoko Olatz Garmendia, Aitana Urbieta, Aiur Illarreta, Dani Fernandez, Aitor Gonzalez, Jon Fernandez, Odei Etxeberria, Edu Etxeberria eta Eki Otegi aritu dira Argentinako txapelketan.
Horrela, nabarmentzekoa da, besteak beste, Tolosa munduko txapeldun izan dela Women Long kategorian, Garmendia Women Short kategorian, Edu Etxeberria Gran Master Short kategorian, Fernandez Junior Long eta Junior Short kategorietan, Illarreta New Age Long, New Age Short eta Open Short kategorietan eta Odei Etxeberria Open Long kategorian. Hala ere, urrezko dominak ez ezik, zilarrezko eta brontzezko zenbait domina ere eskuratu dituzte kirolari donostiarrek. Jarraian, kategoria bakoitzeko sailkapenak ikus ditzakezue:
Women Long
1. Ainhoa Tolosa
2. Olatz Garmendia
3. Aitana Urbieta
4. Autumn O’Donnel
Women Short
1. Olatz Garmendia
2. Aitana Urbieta
3. Ainhoa Tolosa
4. Lorena Alejandra Ledesma
5. Karina Alejandra Sanz
Gran Master Short
1. Edu Etxeberria
Junior Long
1. Dani Fernandez
2. Eki Otegi
3. Aitor Gonzalez
Junior Short
1. Dani Fernandez
2. Eki Otegi
3. Aitor Gonzalez
New Age Long
1. Aiur Illarreta
2. Jon Etxeberria
3. Peru Barandiaran
4. Aimar de la Fuente
New Age short
1. Aiur Illarreta
2. Tahiel Quevedo
3. Peru Barandiaran
4. Jon Etxeberria
5. Aimar de la Fuente
Open Long
1. Odei Etxeberria
2. James Hawker
3. Mathew Lamont
4. Peru Barandiaran
Open Short
1. Aiur Illarreta
2. Odei Etxeberria
3. Mathew Lamont
4. Jon Etxeberria
Beteranoak Short
1. Luis Abando
2. Txema Carreto
Beteranoak Long
1. Luis Abando