Hiriko lau haur parke berrituko dituzte
Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du hiriko lau haur parke ordezteko eta berritzeko kontratazioari buruzko espedientea. Lizitazio aurrekontua 246.450 eurokoa da, eta gehienez hamasei asteko egikaritze epea izango dute parke bakoitzeko lanek.
Zehazki, Aiete pasealekuko parkea (71.711 euro), Gurutzealdekoa (59.958 euro), Igeldo plazakoa (38.636 euro) eta Erregezaintzakoa (76.145 euro) berrituko dituzte.