Kontxako barandaren beste zati bat berrituko dute
Errege etxearen eta Antiguako tunelaren arteko Kontxa pasealekuko kostaldeko hormaren hegala konpontzeko eta handitzeko proiektua onartu du Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak, 989.373 euroko aurrekontuarekin. Baranda eta harrizko piezak berrituko dituzte, baita Kontxako pasealekuaren zabalera osoan zoladura berrezarri ere, aipaturiko eremuaren eta Eguzki elkartearen eraikinaren arteko inguruan.