Donostiako Poliklinikak Larrialdietako eremua handitzeko lanei ekin die
Donostiako Poliklinikak 24 orduko larrialdi zerbitzua, orokorra eta pediatrikoa, handitzeko eta hobetzeko obrei ekin die, eremu horretan dagoen eskaera handiari erantzuteko; izan ere, egunero 150 paziente artatzen ditu, batez beste.
Handitzeko lanek lau hilabeteko iraupena izango dutela azaldu dute, eta egungo behaketa eremuaren espazioa bikoiztea izango dute helburu, box itxiak eta banakako boxak jartzeaz gain.
Donostiako Poliklinikako larrialdiak 2023ko ekainean inauguratu zituzten, eta azken teknologia jarri zitzaien kontsultei eta behaketaeremuei, bai eta triaje eremuei, pediatria eremuari, ebakuntza gelari eta susperraldi boxari ere. Zerbitzu horrek urtean 55.000 paziente artatzen ditu batez beste, eta horietatik heren bat paziente pediatrikoak dira.