Donostiatruk azoka egingo dute hilaren 18an, Tabakaleran
Maiatzeko Donostiatruk azokaren txanda iritsi da. Larunbatean, hilaren 18an, egingo dute Tabakalera barruko plazan, 10:00etatik 14:00etara. Donostiako Udalak antolatzen duen bigarren eskuko azokak etxeko artikuluei beste erabilera bat eman nahi die, hondakin bihurtu aurretik. Gainera, horietatik onura ekonomikoren bat lor daiteke (arropa, liburuak, jostailuak eta abar), baita modu merkeagoan eskuratu ere.
Azokan ingurumenari buruzko sentsibilizazio eta kontzientziazio jarduerak egingo dituzte, eta erosketaren bat egiten duten pertsonen artean bi lagunentzako bazkaria edo afaria zozkatuko da Antiguako Orburu jatetxe begetarianoan.