Kristobaldegi komentua erosteko proposamena luzatu diote udalari
Apirilean itxi zituzten Txomiñeneko Kristobaldegi komentuko ateak, eta eraikina saltzeko asmoa dute jabeek. Noticias de Gipuzkoa hedabideak jakitera eman duenez, Frantziskotar kontzepzionista oinutsen kongregazio erlijiosoak Donostiako Udalari saldu nahi dizkio eraikina eta baratzeak. Gaur egun hiru moja gelditzen dira komentuan.
Udalak ez dio erantzunik eman proposamenari, eta ez dirudi berehala egingo dutenik. Izan ere, komentuko lurzoruek erabilera erlijiosoak dituzte erreserbatuta, eta urak har ditzakeen lurretan daude.
1860an eraiki zuten komentua eta 1866an inauguratu zuten; 2014an, komentuaren zati bat bota eta eraikin berri bat jarri zuten, Urumearen ibarrean uholdeei aurre egiteko neurrien barruan. Komentuak 40 moja izan zituen bere garairik onenetan, eta neskentzako eskola txiki bat ere eduki zuen, 1966ra arte. Alicia Lamikiz 93 urteko gernikarra da egungo abadesa, eta 1950tik dago komentuan.