Urtaroen inguruko dantza ikuskizuna aurkeztuko du Malandain konpainiak
Miarritzeko Malandain ballet konpainiak Urtaroak dantza ikuskizuna erakutsiko du Donostian. Hilaren 24tik 26ra bitartean izango da Viktoria Eugenia antzokian. Laurent Brunner eta Stefan Plewniak artisten ideia batean oinarriturikoa da. Gainera, ballet honek bi lan elkartzen ditu: Antonio Vivaldiren Lau urtaroak eta Giovanni Antonio Guidoren Urteko lau sasoiak.
Azken batean, dena fantasia poetikoz hornitzeko, esentziala laburbiltzen duten bi termino. Zeruertzean barreiatutako petalo beltzezko dekoratu batean, izaki hegodun batzuek espirituaren eta argitasunaren hileta-segizioa daramate. Zergatik? Urtaroak balleta besterik ez delako, eta sinesgaitza baino gauza serioagorik ez dagoelako.
Sarreren prezioak eta ordutegiak hemen kontsultatu ditzakezue.