Babesa adierazi diete Seaskako ikasleei
Etxepareko Ikasle Asanbladak ostiral honetan (hilak 17) Euskal Herri osoan mobilizatzera deitu du, azterketak euskaraz egitearen eskubidearen alde. Horren harira, Donostian, herritar talde bat Justizia Jauregiaren aurrean elkarretaratu da, Seaskako ikasleei babesa adierazteko eta azterketak euskaraz egitearen eskubidea aldarrikatzeko.
Gogoratu behar da Azterketak Euskaraz kolektiboak urte luze daramatzala Ipar Euskal Herriko ikasleek egin beharreko baxoa eta brebeta azterketak euskaraz egin ahal izateko eskubidea aldarrikatzen. Hain zuzen ere, 23. Korrikak kolektiboa omendu zuen, euren borroka nekaezinarengatik.