Erraldoiek bigarrenez hartu dute Antigua
Antiguako Loretope konpartsak Erraldoien Eguna antolatu du bigarrenez, auzoan. Buruhandiak lagun zituztela, hamasei erraldoi ibili dira auzoko kaleetan barrena, dulzainen erritmora dantzatzen. Eguraldia lagun zutela, auzoa girotu dute, eta haur eta heldu andana bertaratu da, ekitaldiarekin gozatzera.
Ibilbidea Gaskuina plazan hasi dute, 11:00etan; hortik, Matia kalea zeharkatu dute, Benta Berriko Sert plaza gurutzatu eta Julio Caro Baroja plazaraino iritsi dira. Handik bueltako ibilbidea egin dute, kiroldegitik eta Benta Berri plazatik igarota. Desfilearen ostean, bazkaria egin dute Benta Berriko plazan, eta horren ondoren, marrazki tailerra eta bingoa antolatu dituzte.
Jarraian dituzue Joseba Parron lankideak egindako argazkiak: