Erraustegiaren aurkako martxa egin dute Zubietan
Toxikowatchek datorren astean argitaratuko ditu azken bost urteotako azterketen emaitzak, baina Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak aurreratu duenez, "oso kezkatzekoak" dira.
11:00etan abiatu dira Lasarteko Okendo plazatik, Errausketarik ez! Erraustegia ez da miraria, oztopoa da aldarripean. Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak deitutako mobilizazioarekin egin dute bat Donostia Bizirik, Eguzki eta Ekologistak Martxan elkarteek, eta agintariei “errustegia gelditu dezatela” exijitu diete. Zubietako erraustegiak sortzen dituen ingurumen kalteak nabarmendu, eta hondakinak kudeatzeko sistema garbiagoen, merkeagoen eta hobeen aldeko hautua egiteko eskatu diote aldundiari.
Dozenaka lagunek hartu dute parte Zubietako matxan eta eskusaitzetako zonalderaino iritsi dira, aldarrikapenak arazoak eragiten dituen eremuan bertan egiteko: “Esango dute ez garela jende asko, esango dute ez dugula indar handirik, baina denon artean batetik eta bestetik bultzaka ari garelako erraustegi honen egia ezkutuak pixkanaka ateratzen ari gara argitara”, aldarrikatu du Josemari Irazustak, mobilizazioaren ostean hitza hartu duenean.
Hain zuzen, azken urteotan agertu diren ingurumen kalte guztien berri ematen aritu da Erraustegiaren Aurkako Mugimendua, GuraSOS plataformarekin batera; bai arkaitzerrekako erreka kutsatuta agertu denean, eta baita aingirak, ezkailuak eta bestelakoak hilda agertu direnean ere. Egoera horren aurrean, duela bost urte, Herbereheetako ToxicoWatxh fundazioari kutsaduraren jarriapen eta ikerketa egitea eskatu zioten. Urteetako lanaren ostean, datorren astean aurkeztuko dituzte beren emaitzak —maiatzaren 23an Hernanin, eta 27an Usubilen—: “Errausketaren aurkako mugimenduak jada aurreratua du emaitzak oso kezkatzekoak direla, inguruko uretan, goroldieoetan, landareetan eta oiloen arrautzetan nabari direla dioina, PCB, metal astun eta PIfas kutsatzaileen igoerak” baieztatu dute.
Adierazi dute, halaber, hondakin horien erabilera legez kanpoko dela erabat. Diotenez, Zubietak sortutako zabor zati handi bat (5.500 tona) Artaxoara bidaltzen aritu dira, bertatik ateratzen diren errauts toxikoak Santovenia de Pisuergara bidaltzen dituzte, eta erraustegian erretzen den tona guztien zepa edo eskoriaren zati bat, “inguruko zementu fabriketan banatzen dituzte, gero etxe, eraikin publiko eta gainerako azpiegituretan sartuta uzteko”.
Jarraian goizeko martxaren argazkiak: