Ulia-Ategorrietako zaharren egoitza arriskuan dagoela ohartarazi dute
Ulia Auzo Elkarteak xehetasunak emateko hitzaldia egingo du ostegunean, Okendo Kultur Etxean.
Duela 50 urte inguru Uliako Auzo Elkarteak Ulia-Ategorrietako zaharren egoitza berritu zuen, auzoari zerbitzua emateko. Orain, ordea, Eusko Jaurlaritzak hustu nahi duela ohartarazi du auzo elkarteak.
Horren inguruko xehetasunak emateko hitzaldia antolatu dute. Ostegunean, hilaren 23an, izango da Okendo Kultur Etxean, 19:00etan.
Aurreratu dutenez, erakunde publikoen asmoa da egoitza dagoen lekuan etxebizitzak egitea.