Erregio Etxeen Eguna ospatuko dute igandean Plaza Berrian
Gipuzkoako Erregio Etxeen Federazioak Erregio Etxeen Eguna antolatu du 37. urtez, Parte Zaharreko Plaza Berrian. Egun osoan zehar, musika emanaldiak eta parte hartuko duten erregio etxeetako produktu gastronomikoen dastaketa eta salmenta egongo dira.
Hain zuzen ere, alde batetik, 10:00etatik 20:00etara, estatuko lurralde bakoitzeko produktu gastronomiko tipikoen dastaketa egin ahal izango da. Bestetik, 11:00etatik 14:00etara, folklore jaialdia egingo dute, hainbat dantza eta musika talderekin. Azkenik, 17:00etatik 20:00etara, folklore jaialdia berrartuko dute, ospakizuna behar bezala bukatzeko.