25 urte bete dituzten udal langileak omendu dituzte

Donostiako Udalak, funtzionarioen patroi Santa Rita eguna dela eta, udalarentzat lanean 25 urte bete dituzten langileei omenaldia egin zien atzo. Ekitaldia 12:00etan egin zuten udal batzar aretoan, eta 31 udal langilek udal korporazioaren eta lankide guztien aitortza jaso zuten.