Becky Masseyk kontratua berritu du Ibaeta Basketekin
Becky Massey hegaleko pibot belgikarrak kontratua berritu du Ibaeta Basketekin, klub donostiarrak jakinarazi duenez. Horrela, beste denboraldi batez jokatuko du Donostian, eta hori albiste ona dela nabarmendu du klubak, Massey garrantzitsua izan delako Azu Muguruza entrenatzailearentzat denboraldi honetan; batez beste, 26 minutu jokatu ditu partidako.
Azken egunotan, hurrengo denboraldirako bi baja ere iragarri ditu Ibaeta Basketek: Laura Westerikena eta Jewel Tunstullena. Bien lana eskertu du klubak eta onena opa die euren etorkizunean. Horiei Dulcy Fankamen, Maria Españaren eta Yurena Diazen bajak gehitu behar zaizkie. Bestalde, Lara Gonzalezek eta Alba Prietok kontratua berritu dute berriki Ibaeta Basketekin, eta klubak Roso Buchen fitxaketa iragarri zuen asteartean.