Hondartzetan sorosleen etxolak jartzen ari dira, hondartza denboraldira begira
Ekainaren 1ean hasiko da hondartza denboraldia Donostian, eta hiriko hondartzak prestatzen ari dira dagoeneko. Hain zuzen ere, Donostiako Udalak Zurriolako sorosleen bi etxolak jarri zituen asteartean, eta aste honetan zehar jarriko ditu Ondarretakoak eta Kontxakoak. Hondartza denboraldia ekainaren 1etik 30era egongo da indarrean.
Donostiako hondartzek soilik ekainetik irailera dute sorosle zerbitzua, baina sorosleak borrokatzen ari dira lan hitzarmen propio bat eskuratzeko eta Aste Santuan zein urrian sorosle zerbitzua jarri dezaten erakundeek. Izan ere, turista ugari izaten ditu hiriak data horietan ere, eta donostiar askok ere hondartzak erabiltzen dituzte Aste Santutik aurrera.