Gorputzen burujabetza topaketa egingo dute asteburuan Tabakaleran
Asteburuan hainbat ekitaldi antolatu dituzte; besteak beste, Les Sauvages, La Fulana DJ, bertsolariak eta Silvia Federici filosofoaren hitzaldia.
Gorputzen burujabetza topaketa antolatu du bigarrenez Euskal Herriko Bilgune Feministak. Larunbatean izango da, Tabakaleran, eta 10:00etatik gauera arte egitarau zabala prestatu dute.
Harrera egin ostean, Gorputz-proiektua kolonialitatean: Arrainak ba ote daki ura existitzen dela? hitzaldia eskainiko du Lucrecia Massonek. Atsedenaldiaren ostean, solasaldi eta tailer bana eskainiko dituzte: Desgaitasuna berpentsatu. Kuirren eta desgaien arteko sinbiosia eta Biografiak, borroka, hitzak eta ahotsak, hurrenez hurren.
Bazkalostean, hitzaldiekin jarraituko dute, eta 20:00etan, Le Bukowskin jarraituko du jaiak, bertso-clown batekin. Egunari amaiera emateko, Les Sauvages eta La Fulana DJ-en musikarekin dantzatzeko aukera izango da.
Igandean, berriz, Silvia Federici filosofoaren hitzaldiaz gozatzeko aukera egongo da, eguerditik aurrera, sarrera librearekin.