Kalean da 'Origami', Merina Grisen abesti berria
Abesti berria kaleratu berri du Meria Gris talde donostiarrak: Origami. Taldea bere bigarren albuma prestatzen ari da gaur egun, eta duela hiru hilabete Lilili abestia argitaratu ostean, Julen Idigoras eta Paskal Intxauspe taldekideen eta Xabin Fernandezen letra daraman Origami gaur iritsi da plataforma guztietara.
Bakarrik egoteko beharraren eta bakarrik geratzeko beldurraren inguruan hitz egiten du kantak, eta ezohiko egitura du, pop-aren eskemak zalantzan jartzen dituen arren, haren kodeetan mintzatzen delako. Merina Grisek sintetizadore analogiko vintageak erabili ditu abestia osatzeko, hala nola, Korg PS-3010 mitikoa.
Kantaren ekoizpena Merina Grisek hartu du bere gain, Jewln ekoizle eta taldekidearen gidaritzapean. Nahasketaz Ed Is Dead arduratu da, Madrileko Fashion Beat Team estudioetan.
Bideoklipari dagokionez, zuzendaria Mikel Godoy da, Bilbo eta Madril artean bizi den artista bisuala. Hemen ikusi eta entzun dezakezue Origami: