Donostian bizi den Argentinako komunitateak topaketa bat egingo du Gladys Enean, igandean
300 argentinar baino gehiago bizi dira Donostian, eta topaketa bat antolatu dute lehenengoz igandean, Gladys Enea parkean. Buenos Airesko (Argentina, Hego Amerika) Marianela Guardiak eta Sergio Schmitowek antolatu dute, izan ere, Donostitik hedabideari azaldu diotenez, Futboleko Munduko Txapelketaren ospakizunetan ohartu ziren hirian bizi diren argentinarrek “komunitatea egiteko gogoa dutela”.
16:00etan elkartuko dira, eta bakoitzak jateko eta edateko zerbait eraman beharko du. Musika eta dantza egiteko aukera era egongo da eta argentinar guztiak gonbidatu dituzte topaketan parte hartzera. Antolatzaileekin harremanetan jartzeko, 643-65 66 19 zenbakira deitu daiteke.