Harrera Sareak oinetakoak eta mantak behar ditu
Zehaztu dutenez, 40-44 neurriko oinetakoak behar dituzte.
Donostiako Harrera Sareak sare sozialetan zabaldu duenez, egun dituzten oinetako eta mantak agortzen ari dira, eta eta hala, jendearen elkartasuna erakartzeko eskaera zabaldu dute Instagram sarean. Zehaztu dutenez, 40-44 neurriko oinetakoak behar dituzte.
Harrera Sareak buru-belarri dihardu lanean kalteberatasun egoeran dauden gazte migratzaileak laguntzen, baina banatzen duten materiala motz geratzen zaie askotan, eta aldiro-aldiro horren berri eman behar dute sare sozialetan. Zabaldutako mezuan baieztatu dutenez, mantak eta oinetakoak “beti” dira beharrezkoak.
Aurreko deialdietan egin duten moduan, oinetako pareren bat edo mantaren bat eman nahi dutenek boluntario sarearekin harremanetan jarri beharko dute, entrega zehazteko. 631-81 99 08 edo 675-71 53 15 telefono zenbakietara deitu daiteke, edo redacogidaciudadana@gmail.com helbide elektronikora idatzi.