Realeko bost jokalarik aukera izan dezakete Eurokopa jokatzeko Espainiarekin
Luis de la Fuente hautatzaileak lehen zerrendaren berri eman du, eta espero moduan, bost txuri-urdin hautatu ditu.
Alemanian jokatuko da Eurokopa, ekainaren 14tik uztailaren 14ra, eta Realeko bost jokalari aukeratu ditu Luis de la Fuente Espainiako entrenatzaileak. 29 jokalariz osaturiko lehen zerrendaren parte dira Robin Le Normand, Mikel Merino, Alex Remiro, Martin Zubimendi eta Mikel Oiarzabal txuri-urdinak. Ordea, 26 dira Eurokopara joango direnak.
Zerrendaren iragarpenagatik, aipaturiko Realeko bost jokalariek ez dute Japoniako bira egingo taldearekin.