Adimen artifizialaren mugei buruzko filma grabatzen ari da Alberto Gastesi
Singular izango da Alberto Gastesi zinemagile donostiarraren bigarren filma. Egunotan grabatzen ari da Madrilen eta Euskal Herriko hainbat txokotan. Adimen artifizialaren mugei eta gizakien doluari buruzko pelikula da. 2025ean estreinatuko dute zinema aretoetan.
Patricia López Arnaiz (Ane, Nina, 20.000 especies de abejas) eta Javier Rey dira filmeko protagonistak, eta bi aktoreok Miguel Iriarte inoiz egin duen lehen pelikulan ari den gaztea dute alboan.
Diana (Lopez Arnaiz) adimen artifizialean aditua da, eta udako etxe zaharrera joango da Martin senar ohiarekin elkartzeko, hamabi urtez elkar ikusi gabe egon eta gero. Hasierako giro ona hankaz gora jarriko du, baina, gertakari batek: Andrea batuko zaio bikoteari, bikotearen semea zenarekin antz misteriotsua duen mutikoa.
2022ko Donostiako Zinemaldian Gelditasuna ekaitzean lehen film luzea aurkeztu zuen, eta, orduan, Gastesi elkarrizketatu zuen IRUTXULOKO HITZAk.