Añorgako zeharbidearen bigarren zatia berregokituko dute
Añorgako Rezola enpresaren biribilgunearen eta Errekaldekoaren arteko zeharbidea berregokitzeko proiektua onartu du udalak. Oinezkoentzako eta bizikletentzako ibilbidea behin betiko hobetzea da helburua. 789.447 eurokoa da aurrekontua.
Eneko Goia alkateak aitortu duenez, Añorgako bulebarra berritzeko proiektua ez den aurreikusi moduan egin: “Herritarren beharrak konpondu nahi dira, berritu ez ziren udal azpiegiturak berritu (hornidura, saneamendua, argiteria…) eta urbanizatu pertsonak igarotzeko espaloiak sortuz, lehendik zegoenaren jarraipeneko bidegorri bat eta lorategi eremu zabalak. Era berean, ibilgailuen ibilbidea gehiegi ez oztopatzea da asmoa”.