Sarroeta auzo elkarteak Martuteneko legez kanpoko hondakindegiaren garbiketa txalotu du
Martuteneko hondakindegia jasotzen hasi dira. Sarroeta auzo elkartea Martutenek bere berdeguneetako bat berreskuratuko du laster, autobiaren azpian metatutako hondakinak kentzen ari direla baieztatu baitu Sarroeta auzo elkarteak. Legez kanpoko hondakindegiak urteak eman ditu Martuteneko eremuan, eta Eguzki talde ekologista eta bizilagunak ere denbora luzez aritu dira udalari euren kexak, eskaerak eta salaketak helarazten.
Borroka horrek bere fruituak eman dituela iragarrita, Sarroeta auzo elkarteak eskerrak eman dizkie auzokideei, bazkide eta talde ekologistako bazkide orori egindako lanagatik. Adierazi dute, halaber, hemendik aurrera Matuteneko inguru berdeetan “mantentze lan gehiago egitea” espero dutela.


