Batzar nagusiek Federico Garcia Lorcako bizilagunen agerraldia babestu dute
Gipuzkoako Batzar Nagusietako talde politikoek EH Bilduren eskaera babestu dute, autobus geltokiak inguruan sortzen dituen eragozpenak ezagutzeko.
Hala, eskaera bultzatu duten alderdien aburuz, “beharrezkoa da inplikatutako pertsonen ordezkariei entzutea, egoera, ikuspuntua eta ezinegona ezagutzeko”.
Era berean, afera horrek udalaren eta aldundiaren mugikortasun sailen artean sorturiko ika-mika dela eta, EH Bildu taldeak Olatz Yarza Donostiako Udaleko Mugikortasun zinegotziari ere agerraldia egiteko gonbita luzatu dio. Koalizio abertzalearen iritziz, garrantzitsua da Yarzak agerraldia egitea “itxuraz kontraesankorrak diren iritziei buruzko azalpenak eman ditzan”.