Klima aldaketa hizpide, Lorenzo Milak eta Cristina Mongek hitzaldiak eskainiko dituzte San Telmon
Cristina Enea Fundazioak eta Donostiako Udalak klima aldaketari buruzko Agora K2050 hitzaldi zikloa antolatu dute San Telmo museoan, ostiralean, (19:00). Oraingoan, Lorenzo Mila eta Cristina Monge arituko dira larrialdi klimatikoak sortutako etorkizunako erronken inguruan. Hitzaldiak aurrez aurre ikusi nahi dituztenek ordubete lehenago har dezake edonork San Telmo Museoko harreran eskuragarri jarriko dituzten gonbidapenen bitartez sartu ahal izango dira.
Milak denbora luzea darama klima aldaketaren inguruan ematen diren atzera eta aurrera pauso guztiak ikertzen. Hala, Ziklo horren gidari Cristina Mongerekin batera, gobernuek hartu behar dituzten erabakietan, enpresek abian jarri behar dituzten estrategietan eta herritarren esku dauden jarreretan sakonduko dute.
RTVEko kazetaria beteranoa itxaropentsu agertu da gizakiak adostasunak lortzeko eta klima aldaketaren ondorioak arintzen lagunduko duten neurriak hartzeko duen gaitasunari dagokionez. Nolanahi ere, aitortu du erabaki horiek beranduegi iritsi direla, etor litekeenaren okerrena saihesteko moduan gauden arren.
Agora K2050
Agora K2050 Donostiako Udalak, San Telmo Museoak eta Cristina Enea Fundazioak bultzatutako ekimena da. Espazio irekia eta librea da, herritarren aniztasunen arteko topaketarako. Bertan, egungo errealitateari buruzko ziurgabetasunak eta galderak mahai gaineratzen dira. Lurraren mugak kontuan izanda, gizakiak dituen askotariko erronken inguruan aritzen dira gonbidatutako hizlariak. Azken hiru jardunaldietan Cristina Monge soziliologo eta politogoa aritu da moderatzaile lanetan.