Plaka fotovoltaikoak jarriko dituzte Altzako kiroldegian
Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Altzako kiroldegian 399,88 kWp-ko autokontsumorako eguzki instalazio fotovoltaiko mistoa instalatu, legeztatu eta martxan jartzeko proiektua. 336.029 euroko aurrekontua dauka proiektuak, eta, martxan jartzen dutenean, egungo instalazioek sortzen dutena baino hogei kilowatt gehiago sortuko ditu.
“Altzako hamalau instalazioren behar elektrikoen zati bat hornitu ahal izango da, eta beste 300 kilowatt batu ahal izango dira banakako autokontsumoaren modalitatean, kiroldegiko kontsumorako soberakinen isurketarik gabe”, nabarmendu zuen Goiak Tokiko Gobernu Batzordearen osteko prentsaurrekoan.