Bihar izango da txakurrak hondartzetara sartu ahal izango diren azken eguna
Uda denboraldia iristear denez, bihar izango da txakurrak hondartzetara sartu ahal izango diren azken eguna. Hala ere, Donostiako Udalak txakurren aisialdirako hainbat gune ditu ezarriak, eta hor aske eraman ahal dituzte jabeek txakurrak. Era berean, udalak gogorarazi du arriskutsua izan daitekeen arraza batekoa bada, txakurra ezingo dela aske eta muturrekorik gabe eraman.
Honakoak dira txakurrak aske eraman daitezkeen tokiak:
Miramon, Lauaizeta, Otxoki, Ametzagaña eta Uliako parkeak, 18:00etatik 12:00etara. Urgulleko parkea 18:00etatik 12:00etara neguan, eta 19:00etatik 10:00etara udan. Zurriola, Kontxa eta Ondarreta hondartzak: bainu garaitik kanpo soilik. Guau parkea, Gregorio Ordoñez kalea: 08:00etatik 21:00etara egunero, eta 09:00etatik 21:00etara larunbat, igande eta jaiegunetan. Neguan parkea 19:30ean ixten da.
Bestalde, ikusi hemen 20:00etatik 10:00etara non ibil daitezkeen aske txakurrak.