Donostia da 2030erako Agendan ezarritako neurriak gehien babesten dituen hiria Espainiako Estatuan
Espainiako Estatuko hiriek 2030 Agendan adostutako helburuak betetzen ote dituzten jakiteko, aldian-aldian GJH (Garpen Jasangarrirako Helburuak) indizeak hiriek egindako ekarpenak aztertzen dituzte. Azken ikerketako emaitzetan, bost hiri nabarmendu dira GJHei egindako ekarpenagatik, eta horien buru da Donostia, hamazazpi helburuetan betetze maila %63-koa baita, bataz bestekoa bain0 hamahiru puntu handiagoa.
Zehazki, laugarren eta hamabosgarren helburuan gailentzen da Donostian; hau da, kalitatezko garapen iraunkorreko baremoetan eta hezkuntzan gainditu ditu estatuko gainerako hiriak. Azken horretan, unibertsitateetako irisgarritasun-maila edo desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzeko neurriak aztertu dituzte, besteak beste.
Indizeak 50 hiriburuen, Espainiako bi hiri autonomoen eta Madril eta Bartzelona inguruko hiri handien jarduna hartzen du kontuan, eta 84 xede ebaluatzeko 141 adierazle aztertzen ditu. Donostiaren atzetik kokatu dira Bartzelona, Burgos, Madril, eta Iruñea, hurrenez hurren.